|
|
|
|
|
|
Egitura Tronperri Dantza Taldea Elkartea 3 urtetik 35era arteko taldeek osotzen dute. Gaur egun 130 dantzari daude guztira. Taldeen sailkapena irizpide bi hauetan oinarritzen da: dantzarien adina, batetik, eta ziklo bakoitzean irakatsiko dena, bestetik. Elkartearen dinamikan aldaketa nabarmenak izan dira. Hasierako helburu bakarra dantza transmititzea baitzen, eta gaur egun dantzen irakaskuntza serioago eta egituratuagoa da. Urteetan zehar aldaketak izan dira eraginkortasuna eta irakaskuntza egitarauak bultzatuta; izan ere, dantzarien kopurua bikoiztu egin da. Gure iritziz, egoera hau arrazoi hauek eragin dute:
Beraz dantzariek era progresiboan ikastea bilatu izan da, umetatik hasi, hobetze mailara heldu eta nagusien taldetan jarraitu. |